lunes, 18 de mayo de 2009

Powert-Point ariketa

Honako sarrera honetan, Leire Ruiz, Yaiza Hernandez eta Itsaso Rodrigo egin dugun PowertPointa aurkituko duzu. Honako ariketa hau haurrek animaliak gaia eman ostean ebaluazio moduan erabiltzeko proposatu dugu. Irakasleak, haurrek bereganatu dituzten kontzeptuak baloratzeko erabili dezake. Beraz, ariketa honetan proiektuaren eduki guztiak agertuko dira: bideoak, argazkiak, animalien deskripzioak, sailkapenak, abestiak …

“Animaliak ezagutzen” gaia aukeratu egin dugu haurrentzako oso erakargarria iruditzen zaigulako eta, gainera, diapositiben bitartez lantzeko gai oso aproposa da. Gai honekin, animali ezberdinen argazkiak eta/edo marrazkiak erakutsi diezaiekegu haurrei , haur hezkuntzan irudien eta argazkien garrantzia oso handia delako.


lunes, 27 de abril de 2009

TIC

TIC deritzon web orri honetan, hainbat zentro edo irakasleen proiektuak edo esperientziak agertzen dira tekologia berriak hezkuntzan duten eragina aipatuz. Honetan 66 zentro daude banean. Hauek hezkuntzan TTBBak erabiltzearen alde daude. 2004.urtean sortzen da.
Era honetan, irakasleek beste zentro batzuetako esperientziak eta proiektuak aurki ditzakete. Idazlearekin ados nago, primerako ideia iruditzen zait hauek nola erabiltzeko ikasteko eta hezkuntzaren hobekuntza emateko zer nolako gauzak egin ahal diren jakiteko. Gainera, kooperazioa ematen da eta ni beti horren alde egon naiz, pertsona askoren artean gehiago ikasten duzulako.

miércoles, 22 de abril de 2009

REMOVE bideoaren iruzkina

Aste santurako lana honako bideoaren gaineko iruzkina egitea izan da:

Bizi garen gizartean, guztion datu informatikoak enpresa askoren menpe daude, datu trafiko argia ematen da. Enpresa hauek gure datu baseak erosten dituzte. Gure datuak hainbat eratara ematen ditugu nahigabe: mobila erabiliz, kreditu txartelarekin, galdetegiak erantzuten...Ez gara konturatzen baina oso kontrolatuak gaude. Dispositibo horiek informazio igorleak dira. Hori ekiditzeko ematen den aukera bakarra hauek ez erabiltzea da.
Nire ustez, internet edo horrelakoak erabiltzean ez gara konturatzen hauek ekar ditzaketeen ondorio txarrak. Gure identitatea gal dezakegu, gure irudia apurtu dezakegu...
Ondo dago honelakoak jakitea, baina gauza guztiak bezala alde onak eta txarrak dituzte teknologia hauek. Buruarekin erabili behar ditugu hainbeste informazio ez emateko, soilik behar duguna.

lunes, 23 de marzo de 2009

Testu birsartua

Blog baten ezaugarri nagusiak:

Libreak dira: Nahi duena esan dezake norberak bere blogean.

Kronologikoak dira: Gaur idatzitakoa atzokoaren aurretik azaltzen da.

Irekiak dira: Orokorrean irakurleek iruzkinak idatz ditzakete anotazioetan,
baina hau egilearen erabakia da.

Kategoriatan banatuta daude:
Argitaratzen den sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar daiteke,
horrela tematika desberdinetako sarrerak sailkatu daitezkeelarik.

Blog batean jar ditzakegun elementu desberdinak:


1- Erloju digitala:
Blog batean jar ditzakegun elementuen artean,
erlojua da bat.

Blog-ean erloju bat jartzeko,
kode hau sartu behar dugu,
gure blogaren sarrera batean:


2- Leihotxo batean agurra jarri: bloga kargatu bezain laster,
leihotxo bat agertuko zaigu, non guk jarritako agurra agertuko da.
Bloga iztean, agurtzeko jarritako beste mezu bat agertuko da.
Mezu horiek nahi beste aldiz aldatu ditzakegu.

3- Irratia: gure blogean irrati bat jarri nahi badugu,
hau da aukerarik onena. Irrati honek,
guk aukeratutako abestiak erreproduzitu ditzake.
http://www.radioblogclub.com/

4-Minichat: Gabbly chat zerbitzu bat da zeinen bidez edozein
blog-ari buruz chatea dezakegun. Komentarioak edota galderak utzi,
beste pertsonekin chateatu etbr egiteko aukera ematen digu. Modu honetan,
beste pertsonak blogetan gehiago parte hartzea lortzen dugu,
chat horien bitartez zaletasun berdinak dituzten pertsonak blog batean
chateatzeko aukera dutelako: http://www.gabbly.com/

5-Kontadoreak edo zenbatzaileak: hauen bitartez,
gure bloga bisitatzen duten pertsonen kopurua jakin dezakegu.
Bisiten kontadore pila bat daude baina hementxe jartzen dizuet,
hoberen eta erabilienak
http://www.google.com/analytics/ miarroba contador de visitas<>
http://www.youtube.com/watch?v=tgg7oDPRCs8 ..

Markesina

gaurko aproba mugikorra
Idazten dugu beste testu bat normala eta edukin gehiagorekin eta horrela jarraitzen dugu eta abar.

martes, 10 de marzo de 2009

Teknologia berriak hezkuntzan


Honako sarrera honetan teknologia berriak hezkuntzan sartu behar diren edo ez arituko naiz.

Interneten, hik hasi aldizkarian honako artikulu hau topatu dut:
http://www.hikhasi.com/artikulua/707

Artikulu honen idazlea Iker deitzen da. Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berrietan trebatua. Honako artikulu hau 2002.urtean idatzi zuen. Beraz, gauzak asko aldatu dira. Berri honetan Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?galderak proposatzen ditu. Urte horietan teknologia berriak ez zeuden hain sartuta hezkuntzan. Hala ere, idazle honek horren alde egiten du "Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere sartu behar dira" baieztapenarekin.
Artikuluan esaten denarekin adoz nago, teknologia berriak eskoletan gehiago sartu behar dira, etorkizuna direlako, eta haurrak txikitatik menperatu behar dituzte.
Hala ere, pentsatzekoa da ere familia batzuk gero haien seme-alabei ezin izango dietela ordenagailuak...erosi eta horrek umearentzat kaltegarria izan daiteke gaur egun gauza asko ordenagailu edo internet gabe ezin direlako egin. Behartuta gaudelako lan asko eta asko teknologia hauekin sortzeko.

Hona hemen, gaiarekin erlazionatuta aurkitu dudan bideo bat. Honetan 3 ikastetxetan teknologia berriei ematen zaien erabileraren deskribapena:

lunes, 9 de marzo de 2009

Aprobak

Sarrera hau bideoak eta irudiak sartzeko aproba bat da.



  • Argazkia sartuko dugu eta tamaina eta kokapena aukeratuko dugu



  • Argazkia sartu ondoren youtube web gunetik bideo bat sartuko dugu.
Bideo hau ikus ahal izateko play sakatu!!