Blog baten ezaugarri nagusiak:
Libreak dira: Nahi duena esan dezake norberak bere blogean.
Kronologikoak dira: Gaur idatzitakoa atzokoaren aurretik azaltzen da.
Irekiak dira: Orokorrean irakurleek iruzkinak idatz ditzakete anotazioetan,
baina hau egilearen erabakia da.
Kategoriatan banatuta daude:
Argitaratzen den sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar daiteke,
horrela tematika desberdinetako sarrerak sailkatu daitezkeelarik.
Blog batean jar ditzakegun elementu desberdinak:
1- Erloju digitala:
Blog batean jar ditzakegun elementuen artean,
erlojua da bat.
Blog-ean erloju bat jartzeko,
kode hau sartu behar dugu,
gure blogaren sarrera batean:
2- Leihotxo batean agurra jarri: bloga kargatu bezain laster,
leihotxo bat agertuko zaigu, non guk jarritako agurra agertuko da.
Bloga iztean, agurtzeko jarritako beste mezu bat agertuko da.
Mezu horiek nahi beste aldiz aldatu ditzakegu.
3- Irratia: gure blogean irrati bat jarri nahi badugu,
hau da aukerarik onena. Irrati honek,
guk aukeratutako abestiak erreproduzitu ditzake.
http://www.radioblogclub.com/
4-Minichat: Gabbly chat zerbitzu bat da zeinen bidez edozein
blog-ari buruz chatea dezakegun. Komentarioak edota galderak utzi,
beste pertsonekin chateatu etbr egiteko aukera ematen digu. Modu honetan,
beste pertsonak blogetan gehiago parte hartzea lortzen dugu,
chat horien bitartez zaletasun berdinak dituzten pertsonak blog batean
chateatzeko aukera dutelako: http://www.gabbly.com/
5-Kontadoreak edo zenbatzaileak: hauen bitartez,
gure bloga bisitatzen duten pertsonen kopurua jakin dezakegu.
Bisiten kontadore pila bat daude baina hementxe jartzen dizuet,
hoberen eta erabilienak
http://www.google.com/analytics/ miarroba contador de visitas<>
http://www.youtube.com/watch?v=tgg7oDPRCs8 ..
lunes, 23 de marzo de 2009
Testu birsartua
martes, 10 de marzo de 2009
Teknologia berriak hezkuntzan
Honako sarrera honetan teknologia berriak hezkuntzan sartu behar diren edo ez arituko naiz.
Interneten, hik hasi aldizkarian honako artikulu hau topatu dut:
http://www.hikhasi.com/artikulua/707
Artikulu honen idazlea Iker deitzen da. Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berrietan trebatua. Honako artikulu hau 2002.urtean idatzi zuen. Beraz, gauzak asko aldatu dira. Berri honetan Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?galderak proposatzen ditu. Urte horietan teknologia berriak ez zeuden hain sartuta hezkuntzan. Hala ere, idazle honek horren alde egiten du "Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere sartu behar dira" baieztapenarekin.
Artikuluan esaten denarekin adoz nago, teknologia berriak eskoletan gehiago sartu behar dira, etorkizuna direlako, eta haurrak txikitatik menperatu behar dituzte.
Hala ere, pentsatzekoa da ere familia batzuk gero haien seme-alabei ezin izango dietela ordenagailuak...erosi eta horrek umearentzat kaltegarria izan daiteke gaur egun gauza asko ordenagailu edo internet gabe ezin direlako egin. Behartuta gaudelako lan asko eta asko teknologia hauekin sortzeko.
Hona hemen, gaiarekin erlazionatuta aurkitu dudan bideo bat. Honetan 3 ikastetxetan teknologia berriei ematen zaien erabileraren deskribapena:
lunes, 9 de marzo de 2009
lunes, 2 de marzo de 2009
Tim O'Really
Tim O'Really 1954.urtean Irlandan jaio zen.
Software librearen bultzatzaileetako bat da, baina gehien bat Web 2.0 kontzeptuaren asmatzailea izateagatik ezagutzen dugu.
2004. urtean Web 2.0 kontzeptua sortu zuen, Web 1.0ren ondorengoa. Honen helburu nagusia Internet informazioa banatzeko tresna izatetik informazioa partekatzeko tresna izatera pasatzea da. Hau da, edonork erabiltzeko zerbait dinamikoa, non mundu guztia webmaster izan daiteke. Horrela, informazioa guztion artean sor dezakegu eta komunikazioa guztiz aurreratzen da. Parte-hartzea, komunikatzea, elkartrukatzea eta lankidetza bultzatzen du.
Lankidetzan aritzeko aplikazioak sortu zituen; Blogak, folksonomiak, youtube...
Progama hau sortu ondoren hainbat hitzaldi eman ditu zenbait adibideren bitartez kontzeptu horren gakoak azaltzeko eta, batez ere, kontzeptuak enpresa eta profesionalentzat dituen abantailak nabarmentzen ditu.
Ongi Etorri Danoi
Kaixo guztioi!
Gaur, Martxoak 2, Bilboko Irakasleen uniertsitateko Teknologia Berrien ikasgaian Blog hau sortu dugu, eta aurkezpen honekin sarrera emango diot.
Hurrengo egunetan zeri buruzkoa egingo dudan idatziko dut eta lanari egingo diot.
Espero dut gustokoa izatea.
Itxaso
Gaur, Martxoak 2, Bilboko Irakasleen uniertsitateko Teknologia Berrien ikasgaian Blog hau sortu dugu, eta aurkezpen honekin sarrera emango diot.
Hurrengo egunetan zeri buruzkoa egingo dudan idatziko dut eta lanari egingo diot.
Espero dut gustokoa izatea.
Itxaso
Suscribirse a:
Entradas (Atom)