lunes, 27 de abril de 2009

TIC

TIC deritzon web orri honetan, hainbat zentro edo irakasleen proiektuak edo esperientziak agertzen dira tekologia berriak hezkuntzan duten eragina aipatuz. Honetan 66 zentro daude banean. Hauek hezkuntzan TTBBak erabiltzearen alde daude. 2004.urtean sortzen da.
Era honetan, irakasleek beste zentro batzuetako esperientziak eta proiektuak aurki ditzakete. Idazlearekin ados nago, primerako ideia iruditzen zait hauek nola erabiltzeko ikasteko eta hezkuntzaren hobekuntza emateko zer nolako gauzak egin ahal diren jakiteko. Gainera, kooperazioa ematen da eta ni beti horren alde egon naiz, pertsona askoren artean gehiago ikasten duzulako.

miércoles, 22 de abril de 2009

REMOVE bideoaren iruzkina

Aste santurako lana honako bideoaren gaineko iruzkina egitea izan da:

Bizi garen gizartean, guztion datu informatikoak enpresa askoren menpe daude, datu trafiko argia ematen da. Enpresa hauek gure datu baseak erosten dituzte. Gure datuak hainbat eratara ematen ditugu nahigabe: mobila erabiliz, kreditu txartelarekin, galdetegiak erantzuten...Ez gara konturatzen baina oso kontrolatuak gaude. Dispositibo horiek informazio igorleak dira. Hori ekiditzeko ematen den aukera bakarra hauek ez erabiltzea da.
Nire ustez, internet edo horrelakoak erabiltzean ez gara konturatzen hauek ekar ditzaketeen ondorio txarrak. Gure identitatea gal dezakegu, gure irudia apurtu dezakegu...
Ondo dago honelakoak jakitea, baina gauza guztiak bezala alde onak eta txarrak dituzte teknologia hauek. Buruarekin erabili behar ditugu hainbeste informazio ez emateko, soilik behar duguna.